XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); joera osatzaileak, berriz, joera biziak dira, prozesuaren eta mugimenduaren osotasuna interesatzen zaie (ibiliz goazenean, pausoak ondo neurtuz eta pauso bakoitza aztertuz joatea, edo hori gabe ibiltze hutsaren bizipena izatea; horra hor bi aldeen adibidetzat har genezakeena).

Heriotze-bizitze hori izango litzateke existentziaren sekretua.

Hizkuntza ikasterakoan, garunaren ezkerraldea indartzen ari gara, adierazpide hotz, heriotzezkoa lantzen.

Baina hizkuntzaren beraren barnean hor daude bestelako indarrak ere; hizkuntzaren senaz, irudimenaz, adierazpide indarraz, eta abarrez, hitzegiten dugunean, zertaz ari gara funtzio poetikoaz ez bada?

Hizkuntza biziaren, senezko hizkuntzaren oinarrian, beraz, funtzio poetikoa ikusiko genuke (oso zentzu zabalean hartuz; ez, noski, era espezifikoan).

Beraz, hizkuntzaren garapenan, adierazpide beroa eta adierazpide hotza era orekatuan lantzea ezinbestekoa da hizkuntza horrek bizipen indarra har dezan.

Hizkuntza bere osotasunean eskuratzeko, ez da aski hizkuntzaren didaktika bat, testuaren legeak, kodearen legeak ondo ezagutu eta era eraginkorrean erakusten baditu ere, adierazpen zehatz eta kohesiozkoa lortuz.

Adierazteko modu hori nahikoa aseptikoa gertatzen da (ez dago ezer zeharo aseptikoa denik baina); gauzak aztertzeko egokia beharbada, gaurko eskola teknokratikoari erantzuteko egokia beharbada, baina hotza, hila.

Gaurko gizakiak ametsaren eta intuizioaren prozedurak nahikoa itxiak dauzka.

Garunaren eskuinaldearen laguntzarik gabe, ezkerraldekoaren lana antzu samarra bilakatzen da, bizi-indarrik gabea.